Egia Birizik auzo elkartearen proposamena.
Ostegun honetan, otsailak 9,
Plaza Haundiko estalpe berriaren inguruko bilera irekia egingo dute Egiako Kultur Etxean, 19:00etan. Udaleko zinegotzi eta teknikariak eta proiektuak aurkeztuko dituzten hiru enpresa izango dira bertan.
Egia Bizirik auzo elkartetik auzotarrei deia luzatu diete bilerara hurbiltzeko, auzoan gune estali bat zertarako eta nolakoa izatea nahi duten adierazteko oso garrantzitsua delako. Hain zuzen ere, osteguneko batzarrak bi helburu dituela azpimarratu dute auzo elkartetik: ahalik eta jende gehienarekin estalpe berri baten beharra irudikatzea eta estalpe berriaren ezaugarri orokorrak zeintzuk diren parte hartzaileen artean erabakitzea.