Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa jokatu du ostiralean Añorgak Zarautzen aurka
Otsailaren hasieran abiatu zuten Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa eta maiatzaren 27an jokatuko da finala Azpeitian. Donostiako bi taldek hartuko dute parte bertan, Aitziaren gorraizia eta Añorga.
Aitziaren gorraizia, honakoek osatzen dute: Beñat Mujika (bertsolaria), Manex Mujika (bertsolaria), Jokin Labayen (bertsolaria), Unai Elizasu (gai-jartzailea), Gorka Segurola (epailea) eta Imanoz Yarza (ordezkaria). Añorgako taldean, berriz, hauek egongo dira: Amaia Hermoso (ordezkaria), Maddi del Campo (gai-jartzailea), Itxaso Piquer (epailea), Aiert Ordoñez (bertsolaria), Pello Basurto (bertsolaria), Unai Gaztelumendi (bertsolaria) eta Izarne Zelaia (bertsolaria).
Añorgako taldeak ostiral honetan egingo du bere lehen saio Zarautzeko Hitza ote Hitza taldearen aurka. Bertso afaria izango da 21:00etan Jolas Etxean. Izena emateko Jolas Etxean bertan apuntatu behar da, eta 20 euro balio du.
Aitziriaren gorrazia taldeak otsailaren 24an eta martxoaren 11an abestuko du; Añorgako taldeak, aldiz, otsailaren 17an eta otsailaren 24an.