Bi milioi eurotik gora bideratuko ditu udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara
Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan 2.152.287 euroko hasierako gastua egitea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak.
“2016an 2.695 eskari egon ziren, hau da, 2015ean baino 14 gutxiago (2.709). Hala ere, udala 82.366 euro gehiago bideratu zituen Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara, gehienbat, pobrezia energetikoaren gastuei aurre egiteko”, azaldu du Eneko Goia alkateak. Bestalde, Goiak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza ez dela dagoen eskaria asetzera iristen eta udalak jartzen duela gastuei aurre egiteko gainerako diru kantitatea: “2016an 2.420.816,81 euro bideratu ziren Gizarte Larrialdietako Laguntzetara; eta hortik, 918.529,81 euro ordaindu zituen udalak”.
Azaldu du hasierako diru kantitateaz gain ( 2.152.287) Gizarte Ekintzetako zinegotziak diru partida handitzeko eskumena izango duela aurreikusitako diru laguntza urtea amaitu aurretik agortuko balitz.
Azkenik, Eneko Goiak azaldu du Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaria %54 alokairuak, mailegu edo interesak ordaintzeko izaten direla; eta %32 energia gastuei eta beste zenbait gasturi aurre egiteko.