Juan Kruz Mendizabalen sexu abusuen kasua artxibatu egin du Fiskaltzak
Urtarrilean jakin zen Juan Kruz Mendizabal apaizaren sexu abusuen berri. Mendizabal Donostiako Parte Zaharreko San Bizente parrokiako apaiz zenean gertatutako abusu bat atera zen argitara.
Ondoren, zenbait gizonek salatu zuten haurrak zirenean sexu abusuak egin zizkiela Mendizabalek. Ezagutzen ziren kasuak 1994koak, 2001ekoak eta 2005ekoak ziren. Dena den, kasu horiek preskribatuta daudela argudiatuta Gipuzkoako Fiskaltzak artxibatu egin du kasua, Berria egunkarian irakurri daitekeenez. Dena den, azaldu dute Fiskaltzak ez duela baztertzen auzia berriro aztertzea testigantza gehiago jasoz gero.
Erlazionatutako edukiaJuan Kruz Mendizabal apaiza zigortu du Elizak, sexu abusuak egotzita