Metro igarobidearen aurkako mugimenduak hainbat mobilizazio antolatu ditu martxorako
Argiak.
Martxoak 1 asteazkena prentsaurrekoa- Mobilizaziorako deia egiteko prentsaurrekoa egingo dute Donostiako udaletxearen aurrean, 11:00etan. Manifestaziorako deialdia eta mobilizazio horren aurretik egingo dituzten ekintzak publikoki jakinaraziko dituzte.
Martxoak 4etik 15era autobusetan informazioa- Garraio publikoaren erabiltzaileei metroaren pasantearen proiektuak autobus zerbitzuetan aurreikusten dituen murrizketei buruz informatzea da helburua. Lehen ekintza informatiboa martxoaren 4a larunbatean egingo dute, Boulebarreko markesinetan 11:30etik 14:00etara. Hurrengo egunetan ekintza informatibo puntualak egingo dituzte talde txikitan hiriko autobus geltokietan. Ekimen honi amaiera emateko, martxoaren 15ean Dbus-eko langileen Kurpil elkartearen hitzaldi informatiboa antolatu dute Lugaritz kultur etxean 19:00etan.
Martxoak 16 osteguna, Lakuan kontzentrazioa- Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean metroaren pasantea gelditzeko eskatuko dute kontzentrazio batekin. Dbus-eko Kurpil langile elkartearen laguntzari esker, bidaia dohainik izango dela jakinarazi dute.
Martxoaren 21etik 25era auzoetan informazio banaketa astea- Hiriko puntu ugaritan informazio orriak banatu nahi dituzte.
Martxoak 30 ostegunean prentsaurrekoa- Manifestaziorako azken deia egingo dute Koldo Mitxelenan 11:00etan.
Apirilak 1 larunbata manifestazioa- Metroaren pasanteari ez! lemapean, 12:00etan manifestazioa egingo dute Easo Plazatik abiatuta.
Metro igarobidearen “inposaketari” aurre egiteko hainbat jarduera antolatu ditu Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Hori dela eta, dei egin die Donostiako talde sozial eta pertsona guztiei martxoan zehar egingo dituzten informazio eta salaketa jardueretan parte har dezaten. Mobilizazio guztien berri eman du