Etxez etxeko banaketa zerbitzu pilotua abiaraziko dute Donostiako dendek
Donostiako dendetako bezeroei erosketak etxera eramateko zerbitzu pilotu bat abiatuko du Donostia Shops elkarteak. Bidalketak bizikletaz egingo dituzte.
Europar Batasunak CycleLogistics Ahead proiektua jarri du abian, erosketak guztiz modu sostengagarrian banatzeko, eta Donostiako Udala eta Txita bizikleta enpresa lankidetzan ari dira proiektu hori sustatzeko.
Proiektu pilotu bat da oraingoz, eta martxoaren 3tik apirilaren 4ra bitartean arituko da, eta ezaugarri hauek ditu:
- Etxez etxeko banaketa bizikletaz egingo dute. Beraz, auzo hauetan bizi diren bezeroei soilik eskainiko diete: Erdialdea, Parte Zaharra, Gros eta Amara, hau da, 20.001-20.007, 20.010 edo 20.011 posta kodeetako etxeak.
- Proiektuarekin bat egiten duten saltokientzat zerbitzua doan izango da probaldian.