Mutil gaztetxoak, futbolean, 1961eko txapelketan. (Argazkia: Kutxateka)
Aldaketa gutxi, baina garrantzitsuak izan ditu Eskolarteko Futbol Txapelketak. Hain zuzen, 1942an hasi ziren haurrak baloiari ostikoka, Kontxako hondarraren gainean, eta ordutik bizirik dirau lehiak. Hala, 75. urteurrenera iritsi dira norgehiagokak, hasierako zirrara berarekin.
Lehenengo urteetan, mutilen taldeek bakarrik jokatzen zuten, eta halaxe iraun zuen ohiturak, 90eko hamarkadara arte. Gerora, ordea, berriro ere neskek jokatzeari utzi zioten, eta duela hiru urte parekidetasuna iritsi zen, azkenean, hondar artera. Orain, neska zein mutilen taldeek, baita neska-mutilek nahastuak osatutakoak ere, aldi berean aritzen dira jokatzen. Horrela, sexuaren araberako bereizketarik gabe iritsi da urteurrena, eta aldaketen berri eman nahi izan du IRUTXULOKO HITZAk.
Erreportaje zabala irakurtzeko aukera egongo da ostiraleko astekarian.