Larratxoko parkeak futbol zelaia izango du
Larratxoko Lau Haizeta parkearen Merkear Modulua antolatzeko Plangintza Bereziari onarpena eman dio Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak. Hori dela eta, kirol-ekipamendu komunitario bat proposatuko dute. Ekipamendu hori futbol zelaia izango da, eta egungo Herrerako zelaia ordezkatuko du. Adierazi dutenez, zelaiaren egoera ez da egokia eta berriaren kokapenak lotura hobea izango du garraio publikoarekin.
Lau Haizeta Parkea antolatzeko Plangintza Bereziak hainbat modulu ezarri zituen, eta horietako bat da Merkearekoa (14.236 hektarea ditu). Futbol zelaiarekin batera, beste aurreikuspen batzuk dituzte moduluetarako. Hala nola, parkean harrera egiteko eta informazioa emateko eraikina, jolas erabilerarako gunea, aparkalekua eta baratzen guneari zerbitzua emateko eraikuntza.