'Quidditch' partida bihurriak egin ditu Ubarroiak kofradiak
Txofreko plazan egin dituzte aurrez aurrekoak, Harry Potter gabe.
Inauteriak modu orijinalean ospatu ditu Groseko Ubarroiak kofradiak. Txofreko plazan Quidditch partidak egin dituzte, eta zazpiko taldeak nor baino nor aritu dira erratzen gainean, ziztu bizian. Harry Potter fantasiazko liburuen saileko jolasa egokitu dute kofradiako kideek. Ederki ibili dira, puntuka zein urrezko snitch-a harrapatzeko lanetan. Bilatzaileek, harrapatzaileek, zaindariek eta beste hainbatek parte hartu dute partidetan. Harry Potter ez da azaldu. Benetazko irabazleak, antolatzaileak dira inauteriak modu xelebre batean ospatzeagatik.