Bi pelikula eta hainbat film labur eskainiko dituzte Trueba zineetan.
‘Narcisso’ film laburraren fotograma.
Martxoaren 3tik 5era,
Zinegoak festibalak Donostia bisitatuko du. Hain zuzen ere, Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko bi pelikula luze eta film labur sorta bat proiektatuko dituzte Trueba zineetan (19:45). Tartean da, Koldo Almandoz donostiarraren
Narcisso film laburra.
EHGAMek, Gehituk, Zinegoak eta Donostia Kulturak, Sebastiane Sariaren lankidetzarekin, bederatzigarrenez, Donostia bisitatzen duen sariketaren lagina aurkeztuko dute.
Egitaraua:
- Martxoak 3. Transit Havana (2016).
- Martxoak 4. Los objetos amorosos (2016).
- Martxoak 5. Film laburrak: Gravido (2017), Alto Riesgo (2016), Gabber Lover (2016), Narcisso (2016), Home (2016) eta ¡No es nada! (2015).