29. Gazteen Antzerki Topaketa egingo dute
gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidali beharko dute. Informazio guztia eskuragarri dago Gazteen Antzerki Topaketaren webgunean.
Donostiako Udalak, Gazteria Sailaren bitartez eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, XXIX. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du maiatza eta ekaina bitarterako. Helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, aktore nahiz sortzaile moduan, baita ikusle moduan ere, kultur ekitaldietara joateko ohitura eta gozamena bultzatuz.
Gainera, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrerapenak egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte. Batetik, talde ez profesionala izatea, eta bestetik, parte hartzaileek 14 eta 30 urte bitarteko adina izatea.
Aurtengo Gazteen Antzerki Topaketan izena eman nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute antzezlanaren argazki adierazgarri bat atxikiz eta 2017ko martxoaren 8a baino lehen ondorengo helbidera, edo