Karaokean aritzeko aukera egongo da martxoan Parte Zaharreko hainbat tabernatan
Parte Zaharreko Juan de Bilbao kalean, Ikatz bezala ezaguna, hainbat tabernatan karaoke saioak egingo dituzte hilabete honetako ostiraletan zehar. 00:00etan hasiko da karaokea eta goizaldera arte kantuan egoteko aukera eskainiko dute.
Urka, Belea, Aurresku, Urraki eta Herria dira hain zuzen aukera hau eskainiko duten tabernak. Karaoke saioak, berriz, martxoaren 3an (Urka), 10ean (Belea), 17an (Aurresku) 24an (Urraki) eta 31an (Herria) izango dira.