Clara Campoamorren eskultura tokiz aldatu dute Plazandreok plataformak eskatuta
Clara Campoamorren eskultura tokiz aldatu du udalak eta duela egun batzuetatik Vinuesa plazan (Kontxako pasealekuan) aurkitzen da; lehen Benta Berrin zegoen. Espainiako Estatuan emakumeen sufragioaren alde gehien borrokatu zuen emakumeetako bat izan zen Campoamor.
Plazandreok emakumeen plataformak eskatu zuen eskultura leku “ikusgarriago” batean jartzea eta Berdintasunaren aldeko Kontseilu Sektorialean parte hartzen duten elkarteak alde agertu dira.
Udalak emakume aitzindarien memoria berreskuratzeko ahalegina egin nahi du martxoaren 8aren harira. Hori dela eta, Clara Campoamorren eskultura lekuz aldatzeaz gain, beste hainbat jarduera ere egingo ditu. Horien artean, Emeem emana erakusketa Intxorta 1937k eta Mauro Saraviak antolatuta. Argazkiak eta narrazioak bildu dituzte, Euskal Herriko emakumeek 1936tik aurrera bizi izan zuten testuinguru historikoan jokatu zuten paper aktiboa berreskuratu nahian. Erakusketa martxoaren 23tik maiatzaren 7ra egongo da irekita, Aieteko kultur etxean.
Koordinadora feministak deituta, berriz, manifestazioa egingo dute 19:00etan Bulebarretik hasita.