Donostiako Koban taldeak egin du Gazte Akelarreko abestia
Laugarren urtez jarraian, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeko kideek udaberrian topaketak ospatuko dituzte; aurten, Gazte Akelarrea. Apirilaren 13, 14, 15 eta 16an izango da Zornotzatik Igorrera. Donostiako Koban taldea arduratu da topaketetarako abestia egiteaz: Congo Square.
“XXI mendeko Euskal Herrian, zapalkuntza anitzei aurre egiteko, sorgin eta akerrok ere gure dantza eta festa propioak behar ditugu. Itotzen gaituen horretatik ihes egin eta honi aurre egiteko indar berriak sor ditzagun”, azaldu dute Koban taldeko kideek.