‘Narciso’ film laburraren fotograma bat.
Bilbon abian da
Zinegoak LGTB zinema eta arte eszenikoen jaialdia, eta Donostia ere bisitatuko du asteburuan, bederatzigarrenez, EHGAM, Gehitu eta Donostia Kulturaren lankidetzari esker. Bi film eta film labur sorta bat proiektatuko dituzte Grosen, Trueba zinema aretoan.
Kuban bizi diren hiru pertsona transexualen bizimodua nolakoa den azalduko du
Transit Havana film luzeak. Daniel Abmak zuzendu du Kubak bizi dituen kontraesanei egindako begirada berezia. Trantsizioan bizi den errealitatea ezagutzeko leiho bat ireki nahi izan du dokumental honekin. Gaur emango dute, 19:45ean.
Luz izeneko emakume kolonbiarra da
Objetos amorosos filmeko protagonista. Italiara joango da, baina bere amets europarra okertzen hasiko da hainbat ezbeharren ondorioz. Adrian Silvestreren film luzea bihar, larunbata emango dute, 19:45ean.
Igandean film labur sorta bat proiektatuko dute 19:45ean. Tartean, Koldo Almandoz donostiarraren
Narciso lana. Donostiako Kultur Hiriburutzaren programaren barruan sortutako Kalebegiak bildumarako hautatu zuten lanetako bat da Almandozena. Beste lau film labur proiektatuko dituzte emanaldi berean:
Gravido (2017), Alto Riesgo (2016), Gabber Lover (2016), Home (2016) eta
¡No es nada! (2015). Emanaldi guztietarako sarrerak 5 euroan daude salgai.