Irudian, erakusketako panel batzuk. (Argazkia: Malen Aldalur)
70eko hamarkadan hasi zen lanean, Valentziako
Las Provincias egunkarian. Geroztik ez du atsedenik hartu Antton Olariaga marrazkilari usurbildarrak. Orain, Donostiako Komikigunean, komikigintzan egin duen lana bildu dute
Marra eta Hitza erakusketan:
Ipurbeltz, Alukiss, Ehun kilo, Hamaseigarrenean aidanez, Zakilixut, Altza Porru… Gainera, Olariagaren marrazki orijinalak ikus daitezke: zirriborroak, tirak, kolorezkoak zein zuri-beltzekoak… Hilaren 17a arte izango da zabalik, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:30era.