Asteburuan egingo dituzte Guneak Zabaltzen topaketak. (Argazkia: Malen Aldalur)
Guneak Zabaltzen izeneko topaketak egingo dituzte martxoaren 11an eta 12an, Aitor ikastolan. Galdera baten inguruan hausnartu nahi dute:?
Nolako Donostia nahi dugu?
“Hiritarren ahotsa entzuteko gune bat edo plaza bat botatzen genuen faltan. Donostiaren etorkizunari buruz hitz egiteko bildu nahi ditugu donostiarrak, edo donostiarrak izan ez arren hemen bizi direnak eta hiriaren inguruan kezka dutenak. Donostian denbora gutxian aldaketa asko eman dira; eta iruditzen zaigu ez dagoela herritarren eta erakundeen arteko elkarrizketarik”, azaldu dute antolatzaileek.
Horregatik, topaketa batzuk egingo dituzte
Open Space Technology metodoa erabilita: “Hausnartu eta hitz egin nahi dugu, ondoren, hortik ekintzak eta proiektuak atera daitezen”.
Proiektuaren bultzatzailea Politki Gizarte Kultur Hezkuntza Elkartea da, baina baditu beste hainbat laguntzaile ere: Donostiako bizilagunak, Gune Irekiaren Lagunak, Gune Irekiak, Kultura Alternatiboa, Centre de Mediacio Baix Camp, Emanhar Gizarte Elkartea, DonostiCo, Goiener eta Saretuz.
Gaur da izena emateko azken eguna eta beraein webgunearen bitartez.
Antolatzaileak elkarrizketatu genituen IRUTXULOKO HITZAn.