Kresala dantza taldearen ‘Buba eta Bubu’ ikuskizuna.
Larunbatean (Antzoki Zaharra, 17:00) familientzako emanaldi bat egingo dute Kresala dantza taldeak eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek. Lehen zatian, Kresalak Buba eta Bubu dantzalana taularatuko du. Ondoren, hiru pailazoek Patxistein Doktorea ikuskizuna emango dute. Xelebrekeriarik ez da faltako, eta abesti ezagunak ere tartekatuko
dituzte.