Chioseko sukaldea itxita, proiektu berrietan murgildu da jada Intxaurrondoko Zaporeak proiektua.

Zaporeak proiektuko kide eta boluntarioak, Denis Itxaso diputatuarekin, aldundian eskaini zuten prentsaurrekoan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Urtebetean hainbeste oihartzunik izango zutenik ez zuten espero, baina, gutxienez, Gipuzkoa osora iristea lortu dute. Intxaurrondoko
Zaporeak proiektua urtebetez egon da Chiosen, egunero 1.300 errefuxiaturi jaten ematen. Orain,
Chioseko sukaldeari agur esan diote sortzaileek, eta erronka berri bati eman diote hasiera. Hain zuzen ere,
laguntza behar duten errefuxiatu guztiengana iritsi nahi dute. Bi helburu izango dituzte hemendik aurrera: batetik, elikagaiak eta materialak bidaltzea Greziako beste errefuxiatu zelaietara; eta, bestetik, gainontzeko zelaietan dauden proiektuekin lankidetzen aritzea eta proiektu txiki berrien ezarpena aztertzea.
Chioseko esperientzia gogora ekarri ez ezik, Zaporeak proiektuko kide
Zazpi Garciak etorkizuneko erronkei buruz ere hitz egin du IRUTXULOKO HITZArekin:
“Janariaren bidez, errefuxiatuen duintasuna berreskuratu dugu”. Gainera,
oraindik gauzak egiteko daudela nabarmendu du, eta dagoeneko lanean dabiltza euren esperientziatik ahal dutenarekin lagundu ahal izateko: “Okupatutako etxe batean 300 errefuxiatu daude, eta ahal duten moduan prestatzen dute janaria. Laguntza eskatu digute asmoa dutelako solairu bakoitzean denentzako sukalde bat antolatzeko”.
Erreportaje osoa ostiralean egongo da irakurgai.