Elkartasunezko kafeak prestatuko dituzte martxoaren 24an
Siriarako Pasaporteak elkartearen ekimenez, errefuxiatuak laguntzeko jarduera berri bat antolatu dute. #Siriarakokafea izenburupean, martxoaren 24an, Donostiako kafetegi batzuetan erosten den kafearen kopuru bat errefuxiatuentzako izango da. Edariek 2,5 euro balioko dute, eta bildutako dirua Atenasko City Plaza ostaturako erabiliko dute.
Hauek izango dira #Siriarakokafea jardueran parte hartuko duten kafetegiak:
- Art & Cakes (Federico Garcia Lorca, 10)
- La casita de caramelo (Pedro Egaña, 6)
- Meyvi (Galtzada Nagusia, 19)
- Hogar dulce hogar (Zabaleta / Bermingham)
- Taba (Tabakalera)
- La hora del café (Kalkutako Teresa, 1)
- LekuOna (Atotxa)