Asteartean bildu ziren emakumeen etxean. (Argazkia: Malen Aldalur)
Emakume anitzentzat hiri seguru bat eraikitzeko asmoz lau urte inguru daramatzate puntu kritikoak izan daitezken guneak identifikatu eta eraldatzen.Lehengo urtean Olatu Talka egitasmoaren barruan hainbat jarduera egin zituzten.
Donostiako mugimendu feministak 1996an egin zuen lehenengoz Hiri debekatua izeneko mapa. Bertan emakumeentzat arriskutsuak izan zitezkeen hainbat gune identifikatu zituzten; 2006an egin zuten hurrengoa. Azkenik, 2013an udalak hartu zuen bere gain gune hauek identifikatu eta ahalik eta modu egokienean eraldatzeko ardura.
Guneak identifikatu ostean, 2015ean esku hartzeak egin zituzten eta 2016an herritarrekin parte hartze prozesuak.
Azken urtean egindako lana eta lortutako emaitzak aurkeztu eta aurrerantzean dituzten asmoak azaldu zituzten asteartean Donostiako Emakumeen Etxean.
Iaz egin dituzten jardueren inguruan hauek aipatu dituzte:?legediak, esku hartzeak hirigintzan, zerbitzuak, espazio publikoaren okupazioa eta erabilera, eta sentsibilizazioa. Bestalde, aurten egitasmoan sakontzen jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute.
Ostiraleko Irutxuloko Hitzan jasoko dugu puntu kritikoen harira orain arte egindakoaren balorazioa, eta Ana Txurruka berdintasun teknikariari egindako elkarrizketa.