
Argazkia: Kutxa Ekogunea.
Garberak eta
Kutxa Ekoguneak sinatutako lankidetza hitzarmen bati esker, merkataritza gunean ingurumen kontzientziaziora bideratutako haur tailerrak egingo dituzte. Jarduerak
4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta izango dira, eta
ostiralero, 17:00etatik 20:00etara egingo dituzte Garberako plaza nagusian (Media Markten azpian), hil honetan hasi eta
ekainera bitarte.
Lehen tailerrean –bihar, martxoak 17– Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Diputatu Jose Ignacio Asensio eta Kutxa Ekoguneko zuzendari Mikel Insausti izango dira, eta Garbera merkataritza guneko zuzendari Nuria Vegasekin batera, bertatik bertara ezagutuko dute tailerren funtzionamendua.