Ongietorri berezia emango diote Korrikari Zubietan

Apirilaren 4an iritsiko da Korrika Zubietara eta egitarau oparoa prestatu dute egitasmoari ongietorria emateko. 16:oo.- Korrika txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik. 16:30.- Merienda. 19:30.- Jolas ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalak margotu, pi-pon partida… eta gehiago! Guraso elkarteak eta Zubietako jai batzordeak antolatuta. 20:30.– Afaria. Kuadrilla bakoitza arduratu behar da janaria ekartzeaz. Plazan mahaiak egongo dira eta eskuragarri izango ditugu edaria, postrea eta kafea. Antolatzailea: Zubietan elkartea. 22:00.- Musika eta jai giroa Kaxkoan. 23:00.- Bakoitza bere postuetara! 3,2,1…Goazen Korrika!  
HITZAkide HITZAkide