Alderdi politiko guztien babesa jaso du 20 orduz euskaraz Intxaurrondon egitasmoak
Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean erronka berezi bati aurre egingo diote.
Datozen ostiral eta larunbatean –martxoak 31 eta apirilak 1– erronka berezi bati aurre egingo diote Intxaurrondon. Izan ere, Plazara Goaz elkarteak 20 orduz euskaraz bizitzeko egitarau zabala antolatu du, auzoko eragile askorekin elkarlanean. Babes hori, gainera, erakundeetara ere iritsi da. Horren erakusle izan da gaur udaletxean egin duten prentsaurrekoa. Bertan, alderdi politiko guztien ordezkariak izan dira, egitasmoa babesteko. “Euskara biziberritu eta sustatzeko, eragileak eta erakundeak eskutik helduta joan behar dugu”, azpimarratu du Euskara eta Kultura zinegotzi Miren Azkaratek.
Korrika aitzakia bezala hartuta, 20 orduko erronka finkatu dute, euskararen erabileran eragiteko, eta auzotar guztiak gonbidatu dituzte ostiral eta larunbateko jardueretara. “Euskaraz ez dakitenek ere hartu dezakete parte, hiztun pasiboak ere garrantzitsuak dira”, esan dute antolatzaileek.
Baina prozesua ez da hor amaitzen. Bigarren fase bat izango du egitasmoak, azaroaren 13tik abenduaren 3ra. Hala, 20 egunez, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartuko dute Intxaurrondon. Egian Euskaraz eta Lasarteko egitasmoak eredu hartuta egingo dute, txandaka, auzoko eragile eta norbanako desberdinekin.
IRUTXULOKO HITZA Intxaurrondoko hainbat eragilerekin izan da, eta egitasmoaren informazio zabalagoa eskainiko du ostiralean.
EGITARAUA (gune nagusia: Bernart Etxepare plaza)
Martxoak 31, ostirala
- 8:30. Karparen apainketa.
- 11:00. Ekimenaren hasiera.
- 11:05. Korrika txikia.
- 12:00. Korrika eta txantxangorria kanten dantzak.
- 12:30. Gaztetxoen korrika (Lauaizetatik abiatuta).
- 13:05. Gazteen erromeria.
- 14:05. Bazkari autogestionatua: bakoitzak etxetik ekarritako janaria plazan bazkaldu.
- 15:05. Antzerkia, bertsoak eta dantza Intxaurrondo ikastola eta Hegoa ikastetxeko ikasleekin.
- 16:15. Argazki-proiekzioa, nola pasatzen den denbora!
- 17:05. Tailerrak eta jolasak. Haurtxoko eta Gaztelekuaren eskutik.
- 17:10. Kantu jaia: Manolo Urbietari omenaldia.
- 17:40. Loreak Taldea, kontaketa musikatua.
- 18:05. Suhiltzaileen erakustaldia.
- 18:20. Argazki jendetsua eta txokolate jatea.
- 18:30. Mintzodromoa + auzoko.
- 19:30. Aldeta taldea.
- 20:05. Kaña2Kaña trikitilariak.
- 20:15. Dantza plaza dinamizatua.
- 21:05. Egunari agur! Bihar arte, aio!
- 11:00. Egunaren hasiera eta aurkezpena.
- 11:05. Diana dultzaineroekin.
- 11:10. Zumba.
- 12:00. Hartu mapa eta poltsa berdea eta egin erosketak auzoan.
- 12:00. Uliako mintegietan parkeko zuhaitzekin jolasten. Ezetz 10 asmatu!
- 12:00. Euskara auzoko historian eta Joxean Coyaren Euskal Baleazaleak Islandian bideoa.
- 12:30. Dotake Txaranga eta Intxaurrondo Kantuz.
- 13:05. Ekitaldi nagusia.
- 14:05. Goazen txarangaren atzetik auzoan zehar!
- 14:30. Bazkaltzera! Zaporeak taldearen eskutik (Txartelak erosteko tabernak: Zulo Zahar, Leku Eder, Extremeño, Sagasti, Erdikoa, Talai, Eder eta Adi).
- 16:05. Karaoke herrikoia.
- 17:05. Gazteen antzerkia.
- 17:30. Herri kirol herrikoiak: lokotx bilketa, sokatira, txingak…
- 18:30. Urban 13ren performancea.
- 19:05. Zirko tailerrak: malabareak, kariokak, hankapaloak…
- 19:30. Intxaurtze kantariak otxotea.
- 20:05. Kimikari eta Parasitos XXL eta DJ Josu.
- 21:00. Amaierako ekitaldia.