Korrika Amara Berrin, 2007. urtean. (Argazkia: Hitza)
Amara Berrin nola egingo diote ongietorria
Korrikari? Irun plazan elkartuko dira asteartean, apirilaren 4an, arratsaldean. Korrika 20:45ak inguruan iritsiko da Loiolako Erriberatik Amara Berrira, eta 19:00etan geratu dira Arcco merkataritza zentroaren aurrean, euskararen aldeko tropelarekin bat egiteko. Txorizo dastaketa egingo dute, Eroski supermerkatuak emandako produktuekin, eta ondoren, musikarekin alaituko dute gunea, auzoko txistulari eta trikitilariekin. Amara Berriko Berritsu euskara batzordeak antolatu ditu Korrikarekin lotutako jarduera hauek guztiak.