Adin guztietako jendearengana iritsi nahi du Korrikak, Martutenen
Martutenen hainbat egun eta lekutan egingo dituzte Korrikaren inguruko jarduerak. Izan ere, auzoko hainbat eragilek antolatu dituzte tailerrak eta bestelakoak, adin desberdinetako jendea Korrikara gerturatzeko.
KORRIKA MARTUTENEN
- Apirilak 1, larunbata
- 16:30etik 18:30era. Familiarekin Jolasean: Zirkorrika murala margotuko dute. Haurtxokoan.
- 17:30ean. Tailerrak, gaztelekuan: abestia ezagutu, gaztelekua girotu, pinak egin, dostralak prestatu…
- 18:30etik 19:30era. Korrikako pinak egingo dituzte. Haurtxokoan.
- Apirilak 4, asteartea
- 15:15etik 16:30era. Korrika Txikia egingo dute ikastolakoek. Auzoan barrena ibiliko dira korrika, eta, parkean, zirkorrikaren dantza egin ostean, txokolate jana egingo dute.
- 17:30ean. Hodei Marinekin Korrika! Korrika igaroko dela zabalduko dute Gu eta Gutarrak telebista saioko Hodeirekin.
- 18:00etatik 19:00etara. Korrikako dortsalen tailerra, eta apainketa. Haurtxokoan.
- 19:15ean. Kalejira egingo dute auzoan, Haurtxokotik abiatuta.
- 20:15ean. Korrika Martutenera iritsiko da.