Xomorro taldeko kideak. (Argazkia: Lander Arretxea)
Aisialdi taldeetako kide ziren gaur egun Xomorro taldea osatzen duten gehiengoa. Bederatzi donostiar elkartu, eta gustuko zerbaitetan lan egiteko asmoarekin haurren
parte hartzea, naturaren pedagogia eta zirkua uztartuko zituen talde bat sortu zuten. Mikel Agirre, Eider Villalba, Martin Aranegi, Itsasne Mendiberri, Julen Rodriguez, Ane Arsuaga, Peru Ansorena, Iñaki Arazola eta Mikel Fernandezek osatzen dute Xomorro.
“Arlo ugaritatik gatozen jendea gara; besteak beste, ingurugiro zientziak, gizarte hezkuntza, arte ederrak, medikuntza, gorputz heziketa», azaldu du Aranegik. Gehienak betera aritzen ziren aisialdi taldean eta zaletasun berberak elkartuta sortu zuten egitasmoa: “Gure baloreekin bat egiten du zirkuak; ez da batere konpetitiboa eta kooperazioarako aukera eskaintzen du”, azaldu du Agirrek.
Alde batetik, eskoletan zirku ikastaroak ematen dituzte, eskolaz kanpoko jarduera gisa; eta bestetik, zirku ikastaroak ere eskaintzen dituzte, jaietan esaterako.
IRUTXULOKO HITZAk Xomorro taldearen inguruko erreportajea argitaratuko du ostiralean.