
‘Tattoo Circus Euskal Herria’ topaketen kartela.
Espetxeen aurkako
Tattoo Circus Euskal Herria topaketak egingo dituzte Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan, gaurtik igandera. Hainbat jarduera antolatu dituzte errepresioari eta kartzelei aurre egiteko asmoarekin: hitzaldiak, ikuskizunak, antzerkia, musika, kabareta, Shibaria, tatuajeak, piercingak eta masajeak.
Harrera ekitaldiarekin batera, egitarau zabala dute gaurko.
Bunker-612 tragikomedia post-apokaliptikoa ikusi ahal izango da (19:30). Ondoren, afaria egingo dute, eta
Bertsxortan ikuskizuna eskainiko dute (21:00).
Bihar, apirilak 1, hitzaldiak izango dira protagonista.
Zubieta edo burtsan kotizazten diren kartzelak hitzaldia emango dute Dani Jimenez eta Joxe Larrañagak (11:30). Bestalde,
Patriarkatuaren itxiturak: kartzela gizonezko zuri bat solasaldia eskainiko dute Katia Relmberg eta Olatz Dañobeitia preso ohiek, eta Maria Ruiz antropologoak (17:30). Gaua girotzeko
Kabaret ikusgarria egingo dute Añorgako zineman (21:30). 5 euro balio ditu sarrerak.
Azkenik, igandean,
Espetxe sukaldaritza: DIY edo zuk zeuk egin (Prison?Culinary Center) jarduera egingo dute (12:00). Horrekin batera, ABZ/CIE-ak eta mundu-kartzela: migrazioak giltzapean hitzaldia (17:00), eta Jimmy Muelles bakarlariaren kontzertua izango dira ikusgai (19:00).