Ortzadarraren koloreak Donostiako Campusean, LGTB kolektiboaren erakusgarri
Ortzadarraren koloreekin margotu dute Donostiako Campuseko bide bat, LGTB kolektiboaren ikusgarritasuna lortzeko asmoz. EHUko LGTB Ligak eta Donostiako Udalak elkarlanean egindako egitasmo baten jarduera bat da. Azken urteetan beste hiri eta herri batzuetan ere egin dira horrelakoak: Gasteizen, Santurtzin eta Oreretan, besteak beste.
Donostian EHUko campus inguruko bide bat koloreztatu dute; Carlos Santamaria Zentroaren inguruko gune bat, zehazki. Pertsona guztiekiko errespetua eta tolerantzia sustatzeko asmoz egin dute.