Emakume abertzaleen VII. topaketak egingo dituzte Txantxarrekan
Botere(tze) feminista ardatz, Emakume abertzaleen topaketak egingo dituzte apirilaren 25ean 18:30etan Txantxarrekan.
Euskal Herriko txoko ugaritan egongo dituzte aurkezpen-eztabaidak. Tailer formatua edukiko dute eta gaiaren inguruan hausnarketa kolektiboa egitea da helburua. Aurten bere hamabosgarren urteurrena ospatzen ari da Euskal Herriko Bilgune Feminista.