Familiarekin Jolasean programa Aietera zabaldu dute
Apirila, maiatza eta ekaineko egitaraua prest dago jada.
Familiarekin Jolasean programaren xedea, larunbatero, 16:30etik 18:30era, haur eta gurasoek elkarrekin jolastu eta arratsalde dibertigarriak pasatzea. Bada, apirila, maiatza eta ekaineko egitaraua prest dute.
Programan jarduera ugari daude; tartean, tailerrak, txapelketak eta ikuskizunak. Egun berezien bueltan ere antolatzen dituzte jarduerak. Horren harira, ondorengoak prestatu dituzte:
Astero, 5 eta 11 urte bitarteko haurrek aukera dute haur txokoetan guraso eta senitartekoekin jolasteko. Horixe da
- Korrikaren inguruko jarduerak (Bidebieta, Egia, Gros eta Martuteneko haur txokoetan).
- Munduko Baratza proiektuaren bitartez, Bidezko Merkataritza ezagutzeko aukera izango dute auzo guztietan.
- Olatu Talka jaialdiaren barruan, Izarrak Plazara egitasmoa (Aiete eta Martutenen, haur txoko guztietako partaideekin).
- Elkar-en eskutik, Sembra, ereite tailerra, Aieten.
- Auzoko festetako jarduerak (Amaran, Bidebietan eta Intxaurrondon).