Lorpen izugarria egin du emakumezkoen saskibaloi taldeak, bosgarren postuan sailkatuta.
(Argazkia: Donostibasket.com)
Duela urte gutxi igo zen IDK Gipuzkoa emakumezkoen saskibaloiaren goi mailara. Azu Muguruzaren esanetara, denboraldi bikaina osatzen ari dira aurten jokalariak, eta taldearen historian lehen aldiz, ligako titulua lortzeko borrokan sartu dira. Izan ere, sailkapeneko bosgarren postuan sartu da, larunbatean Gironako Spar Citylift taldeari 57-50 irabazi ondoren.
Play offa aste honetan abiatuko da
Star Center-Uni Ferrol izango da Donostiako taldearen play offeko lehen aurkaria, eta hiru norgehiagoketatik onena igaroko da finalerdietara. Horrela, Perfumerias Avenida izango du aurrez aurre irabazleak.
Lehen partida asteazkenean jokatuko dute IDK Gipuzkoak eta Star Center Uni taldeek, Galizian. Bigarren partida Gaska kiroldegian jokatuko dute, larunbatean; eta, hirugarrena, beharrezkoa balitz, berriro ere Ferrolen izango litzateke.