Irudian, Irutxuloko Hitzako Estitxu Zabala eta Eneritz Arrillaga lekukoarekin, 2015eko Korrikan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Eskurik esku eta herriz herri Iruñerantz doan lekukoa hartuko du asteartean. Erdialdean, San Martin eta Hondarribia kaleen artean egongo da lasterraldiaren zain. Realekoen erreleboa hartuko du 21:10ean.
Irutxuloko Hitza zaleek ere bat egin dezakete lan taldearekin, 21:00ak inguruan gerturatuta, Korrikaren
BatZuk leloarekin bat egin eta euskaraz bizitzeko aldarriarekin bat egiteko.