Go!azen telesaileko aktoreak Ikasbide ikastolan egongo dira
Go!azen telesaileko aktoreak Ikasbide ikastolan egongo dira apirilaren 23an. 17:30etan hasiko da festa eta telesaileko aktoreekin abesteko eta dantzatzeko aukera egongo da.
Antolatzaileek azaldu dute jende guztiari irekitako ekintza izango dela eta doako sarrera gonbidapenak 23an bertan arratsaldeko 16:30tik aurrera banatuko dituztela Ikasbide Ikastolako sarreran.
Loiolako Erriberako euskara taldeak antolatu du jarduera.