Juan Luis Zabala idazleak jasoko du Zilarrezko Euskadi Saria
'Txistu eta biok' liburuagatik saritu dute; gaztelaniazko sailean, William Finneganenek eskuratu du.
urte amaieran ere Martuteneko Euskara Batzordeak bultzatuta, auzoari buruzko ipuin bat idatzi zuen, auzolanean. Txistu eta biok liburuak hasieratik jolas batera darama irakurlea. Agerikoak diren protagonistaren eta egilearen arteko parekotasunak egiten ditu. Protagonista, egilea bezala, Berria egunkariko kultura saileko kazetaria da. Hala, protagonistak kulturarekin duen eta izan duen harremanari buruzko gogoetak eta ikuspuntuak nabarmentzen dira.
Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak 2016an argitaratutako bi lan aukeratu ditu, Zilarrezko Euskadi Saria jaso dezaten. Euskarazko atalean, Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok liburua; eta, gaztelaniazkoan, berriz, William Finneganen Años Salvajes. “Bere garaian merezi zuten begirunerik jaso ez zuten lanak dira, eta sari honekin nabarmendu eta bigarren aukera ematea lortzen dugu”, diote liburu saltzaileen elkartekoek.
Zabala Azkoitiarra den arren, Txomin Enean bizi da eta