Trafikoa Matika kalean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Maiatzaren 7tik aurrera
oinezkoentzat izango da Matia kalea igande eta jai egunetan. Aldaketez informatzeko bilera egingo dute Antiguan apirilaren 26an, 19:00etan Lugaritz kultur etxean.
Bertan egongo dira mugikortasuneko zinegotzia eta teknikaria eta partaidetzako teknikaria. Udalak jakinarazi du
08:00etatik 20:00ak arte egongo dela Matia kalea trafikoari itxita. Hala ere, alboko kaleetatik gurutzatu ahal izango da.