Bizikletaren erabileraren kalitatea hobetzeko galdetegi bat egin du Kalapiek
Galdera sortaren bitartez bizikleta erabiltzaileen iritzia jaso nahi dute, baita bizikletari ematen zaion erabilera ezagutu ere. Hainbat arrazoi zerrendatu dituzte galdeketa egiteko.
Donostian dagoen bizikletaren kulturaren kalitatea kuantifikatzeko egitasmo bat abiatu du Kalapie hiriko txirrindulari elkarteak. Azaldu dute beste hiri batzuetan ere egiten dituztela antzekoak, esaterako, Kopenhagen.
- Hiritarren iritzia eta balorazioa ezagutzea. Galde-sorta honetatik abiatuz, erabiltzaile askoren iritzia jaso ahal izango da eta azpiegiturak eta zerbitzuak, besteak beste, kuantifikatzeko aukera egongo da.
- Denboran zeharreko konparaketa. Galde-sorta hau bi urtetik behin abiatuko da, urte oso bat utzita betetzeko aukera utziz. Bitarteko urteetan datu garrantzitsuenak analizatu eta argitaratuko dira. Urteak pasa ahala, erabiltzaile gehiago jasotzeko asmoa da, aurreko bi urteekin alderatzen joateko.
- Ingurunearen ezagutza. Iruditzen zaigu agian ziklista guztiek ez dutela ezagutzen bizikletaz edota hiriarekin loturiko hainbat alderdi. Ezezaguna izan daitekeen hori zer den jakin nahi dugu, horretan hobekuntzak sustatu ahal izateko.