Pintaketa, Plaza Haundin egin zuten hormairudiaren gainean. (Argazkia: Twitter/ @ElkarrekinKoop)
Arrazakeriaren aurkako murala margotu zuten Egian martxoan,
Gure plazak, gure hizkuntzak izenpean. Bertan, hainbat hizkuntzetan
“auzo koloretxua” esaldia idatzi zuten horma batean. Egitasmo honekin Egia auzo koloretsua dela aldarrikatu nahi zuten.
Handik egun gutxira pintaketa bat agertu zen muralaren gainean. Orain,
murala konpontzeko asmoz auzolana egingo dute maiatzak 6an 11:00etatik aurrera. Egia Bizirik eta Ongi Etorri Eskolara elkarteek antolatu dute.