Loiolako estropada eremua.
Batel denboraldia bukatuta, trainerillen txanda iritsi da tostako arraunlarientzat. Gipuzkoako Trainerilla Liga asteburu honetan abiatuko da, eta Loiolan bertan izango du lehen jardunaldia, Arraun Lagunaken eskutik. Estropadak larunbatean izango dira, 18:00etan, eta lau kategoriatan arituko dira ontziak: gizonezko jubenilak (6 talde), emakume absolutuak (11 talde), gizonezko seniorrak (8 talde ligatik kanpo, eta 9 ligan). Etxeko taldeei dagokienenean, emakumezkoetan Arraun Lagunakek bi trainerilla uretaratuko ditu, eta, Donostiarrak, bat; gizonezkoetan, Donostiarrak trainerilla batekin parte hartuko du, ligaren barnean.
Trainerilla ligak, guztira, sei jardunaldi izango ditu:
- 1. jardunaldia. Apirilak 29, Loiola.
- 2. jardunaldia. Apirilak 30, Zarautz.
- 3. jardunaldia. Maiatzak 1, Pasaia.
- 4. jardunaldia. Maiatzak 6, Hondarribia.
- 5. jardunaldia. Maiatzak 7, Getaria.
- 6. jardunaldia eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketaren 1. jardunaldia. Maiatzak 13, Mutriku.
- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketaren 2. jardunaldia. Maiatzak 14, Mutriku.