Urumea ibaia protagonista
'HidroLogikak' egitasmoaren 7. edizioa egingo dute maiatzaren 5etik abuztuaren 27ra
Datorren astean abiatuko da HidroLogikak egitasmoaren zazpigarren edizioa. Urumearen memoria kulturala berreskuratzea, eta bere ingurumen zein gizarte aberastasunaren garrantzia azpimarratzea du helburu.
Maiatzaren 5ean hasiko da egitaraua, Lurdes R. Basolik koordinaturiko argazkilaritza tailerrarekin. Abuztua amaiera bitarte luzatuko da. Donostia 2016 Fundazioarekin izandako elkarlanaren ondoren, egitasmoak jatorrizko dimentsioa berreskuratuko du.
Egitaraua Cristina Enea fundazioaren webgunean kontsulta daiteke.