Maiatzaren 1ean mobilizazio hainbat izango dira Donostian
Sindikatu nagusiak ez dute jarduerarik egingo Gipuzkoako hiriburuan
Maiatzaren Lehenaren harira, kalera aterako dira sindikatuak eta eragile sozialak. Langileen eskubideak aldarrikatzeko, mobilizazioak iragarri dituzte, eta gehienak Donostiako Parte Zaharrean egin edo bertatik abiatuko dira. ELA eta LAB euskal sindikatuak ez dira Gipuzkoako hiriburuko kalera aterako.
CCOO Euskadi eta UGT Euskadi sindikatuak, berriz, 12:00etan geratu dira Alderdi Ederren. Biek ala biek, Aitzakiarik ez leloa aukeratu dute. CNT sindikatuak, berriz, Ni CNTn nago lema hautatu du Maiatzaren Lehenerako, eta 12:30ean abiatuko du manifestazioa Bulebarretik. Ordu berean, Esk-Steilas sindikatuak ere bere martxa abiatuko du Bulebarretik, Denok batera borrokara lemapean. Euskadiko Partidu Komunistak eta Gazte Komunistak taldeek, aldiz, Erregimenaren hautsi greba orokorrerantz lema hautatu dute, eta Alderdi Ederren geratu dira 12:00etan. Azkenik, Ernai Gazte Antolakundeak ere mobilizatzera deitu du Gazteok dena dugu borrokatzeko lemapean.
Irutxuloko Hitzak mobilizazioen jarraipena egingo du.