Begi onez ikusten du Eneko Goiak EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioa
Malen Aldalur
Eneko Goia, Donostiako alkatea (Argazkia: Malen Aldalur)
Eneko Goiak alkateak begi onez ikusi du EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioa: “Akordioa ona da hiriarentzat, izan ere, donostiarrentzako hainbat onura ekarriko ditu”.
Goiak esan du kupoaren gainean lortutako akordioari esker Udalak udal-aurrekontuetan gordetako dirua, baldin eta saldoa negatiboa bazen, erabili ahalko duela. Azaldu du udalak 6,7 milioi euro dituela gordeta eta akordioari horri esker, donostiar guztien onurarako erabili ahal izango dituela. Bestalde, hiriko azpiegiturak garatzeko aurrekontuen garrantzia azpimarratu du: “Hiriko komunikazioa hobetzeko gakoa da AHTaren geltokia eta horren garapenarekin jarraituko da, izan ere, hurrengo urteetan egingo diren hainbat konpromiso lortu dira, besteak beste, Atotxako geltokia ekainetik aurrera egiteko konpromisoa”.
Gaineratu du, Martuteneko kartzela Ezkuzaitzetara mugitzea ere EAJ eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioan sartu dela. Akordioari esker hainbat proiektu sustatu eta hobetuko direla azaldu du: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Musika Hamabostaldia edo Donostiatik Aranzadi Zientzia Elkarteak garatzen dituen proiektuak.
“Akordioak ateak irekitzen dizkie; alde batetik, Matia Fundazioak adinekoentzat etxeak egiteko proiektua garatzeari, eta bestetik, Añarbeko Behe-Kanalaren berritzeari”, azaldu du. Uste du “zalantzarik gabe” akordioa ona izango dela Donostiarentzat.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea