Oporretan Euskaraz udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean irekiko dute
2006tik 2012ra bitartean jaiotako haur donostiarrek hartu dezakete parte.
www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus webguneetan, edo Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2 – 9:00etik-15:30era).
2017ko udaleku irekietan 2006tik 2012ra bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haur donostiarrek har dezakete parte. Taldeak, gehienez ere, hamabi haurrez osatutakoak izaten dira eta hizkuntza ereduaren, jaiotze urtearen eta jasotze puntuaren arabera eratzen dira. Izena eman duten haur guztien zerrenda maiatzaren 15an argitaratuko dute, lehen aipatutako webguneetan. Zozketa maiatzaren 17an egingo dute eta emaitzak egun berean, arratsaldez, jarriko dituzte.
Udalekuak uztailean zehar egiten dira, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era. Astean behin, egun osoko irteera izaten dute haurrek, 09:30etik 17:00etara, haur hezkuntzakoek izan ezik. Mota guztietako jarduerak egiten dituzte: hondartzara joaten dira, hiriko parke eta lorategietan jolasak egiten dituzte, euria egiten duenean eskola edo haur txokoetako gelak erabiltzen dituzte jolas, tailer eta txapelketak egiteko, ingurugiroa lantzen dute…
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan parte hartzeko maiatzaren 8tik 12ra arte izena eman ahal izango da. Internet bidez egin daiteke