Antigua Berdea festak arrakasta handia izan du
Antiguako Matia kalea oinezkoentzat izango da igande eta jaiegunetan – 08:00etatik 20:00etara-, eta ospatzeko, udalak Antigua Berdea izeneko ongi etorri festa prestatu du du Maiatzeko lehen bi igandeetan. Atzo izan zen estreinaldia eta oso jendetsua izan zen. Bigarren eskuko postuak, sortzaile eta diseinatzaileen postuak, produktu ekologiko eta naturalen postuak… Zuzeneko musikaz ere girotu zuten festa, Musikeneko musikari batzuekin. Eta dantzarekin, Donostiako Lindy Hop taldearekin.
Hurrengo igandean berriz ere festa egingo dute. Musikeneren saxo laukoteak, Antiguako abesbatzak eta Rockalean taldeak parte hartuko dute, besteak beste. Egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, eta 15:00ak aldera amaituko da.
Hurrengo igande eta jaiegunetan ez da merkaturik edo beste jarduera gehiago antolatuko. Antiguako bizilagunek zerbait antolatu nahi izango balute, udalak laguntza eskainiko die, erraztasunak emateko.