Arte Ederretako kupula eraikitzeko proiektua, behin-behinean, bertan behera utzi du udalak
Erabaki horrek ez du harreman zuzenik pasa den astean Euskadiko Auzitegi Gorenak harturiko epaiarekin. Horren inguruan galdetuta, Eneko Goia alkateak adierazi du Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain daudela. Bestalde, ez dute SADE enpresako arduradunekin hitz egin.
Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du Arte Ederren eraikinaren kupula berriz eraikitzeko proiektua, behin-behinean, bertan behera uztea. Espedienteari aurkeztutako alegazioak erantzun bitartean, ez dute erabaki irmorik hartuko. SADE enpresak otsailaren 28an aurkezturiko alegazioek apirilaren 25ean hartutako akordioa bertan behera uzten dute, eta akordiorik ez da posible alegazioei buruzko erabaki hartu bitarte.