'Hiriaren erradiografia more bat' gehigarria argitaratuko dugu ostiralean
KLITTO! atari digitalak eta IRUTXULOKO HITZAk elkarlanean egin dugun zortzi orriko gehigarri berezia argitaratuko dugu ostiralean IRUTXULOKO HITZArekin: Hiriaren erradiografia more bat.
Kantoi ugaritatik begiratu diogu hiriari, eta, nola ez, kantoiei ere erreparatu diegu. Hiriak hainbat puntu kritiko, puntu beltz edo leku debekatu ditu emakumeentzat eta ikuspuntu anitzetatik aztertu ditugu horiek, Jone Arrazolarekin eta Nora Gonzalezekin; antropologiaren ikuspuntutik hitz egin du batek, eta arkitekturaren ikuspegitik besteak. Bestalde, Azken hilabeteetan Donostia jardun toki duen emakume talde bat elkartzen hasi da musika munduan jasaten dituzten zapalkuntzak partekatu eta erantzuna emateko; horietako bi ekarri ditugu gehigarri honetara: Onintza Rojas, Koban taldeko kidea eta Olatz Salvador, Skakeitan taldeko kidea eta bakarlaria.
Benita Asas aktibista feminista donostiarraren erretratu batekin hasiko dugu gehigarria. Asko dira Donostian emakumeen eskubideen alde urteetan borrokatu diren emakumeak, eta horietako bat da Asas. Gaur egun oraindik indartsu dago mugimendu feminista eta aurrera begirako estrategietan lanean dihardute buru belarri; saretzen eta eraldatzen. Hori dela eta, 70eko hamarkadan feminismoan militatzen hasi eta gaur egun lehen lerroan jarraitzen duten bi emakumerekin hitz egin dugu, Asun Urbietarekin eta Juana Arangurenekin. Dena den, atzetik badator belaunaldi berri bat Donostiako mugimendu feminista saretzeko gogoz dagoena, horietako bat da Izar Hernando.
Hamasei orrialdetan Donostiaren erradiografia more posible bat egin dugu; badakigu gehiago ere egin daitezkeela. Ilustrazioak, irudiak, iritziak, bertsoak, elkarrizketak eta erreportajeak bildu ditugu hiriko kantoi bat, hiriko ahots bat zuengana hurbiltzeko asmoz.
Gehigarria hainbat lekutan eskuragarri
Kultur etxetan: Aiete, Kasares (Altza), Ernest Lunch (Amara), Lugaritz (Antigua), Egia, Okendo (Gros), Larrotxene (Intxaurrondo), Loiola, Añorgako Kirol eta Kultur Elkartea.
Bestelakoak: Koldo Mitxelena, Liburutegi Nagusia, Kaxilda, Elkar (Ramos), Elkar Bilintx), Garazi liburu denda, udaletxea eta Emakumeen Etxea,