Asier Hernandez aktorea saritu dute Italian
Italiako Valdarno Cinema jaialdian gizonezko aktore onenaren saria jaso du Asier Hernandez aktore donostiarrak. Ruben Sainz zinemagile donostiarraren Cirilo film laburreko aktore protagonista da Hernandez, eta lan honetan egindako interpretazioan egindako lana aitortu diote. Donostia eta Pasaian filmatutako film laburra da. Iñaki Beraetxe, Martxelo Rubio eta Vega Iguaran aktoreek ere parte hartu dute.