Donostia protagonista CNN katearen gastronomia saio ezagunean
Sustatu atarian argitaratu duenez, Donostiari eta Euskal Herriari tarte berezia eskaini diote CNN kateko Parts Unknown gastronomia saioan. Anthony Bourdain da programako gidaria, eta azken atalean Donostia eta Euskal Herria izan ditu protagonista. Maiatzaren 7an eskaini zuten atala.
Bourdain gourmet bidaiari estatubatuarra da, eta bere saioak bi denboraldi izaten ditu urtero CNN katean. Gaur egun, 9. denboraldia ari dira eskaintzen, eta sasoiko bigarrena da Donostiari eskainitakoa. Juan Mari Arzak eta Elena Arzak sukaldariak agertzen dira, besteak beste.
Programaren web orrian ikus daiteke atala osorik zein zatika ikusteko aukera.