Donostiako ikasleak Frantzian egon ostean, aste honetan 14 eta 16 urte bitarteko frantsesak etorri dira hirira.
Frantzia eta Lauaizetako ikasleak, udaletxean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Iaz bezala, Lauaizeta Ikastolarekin hitzartutako eskola trukearen harira, Gazteria zinegotzi Martin Ibabek harrera egin die Frantziako Sartrouville ikastetxeko (Versailles) eta Lauaizetako hainbat gazteri. Donostiako ikasleak Frantzian egon ostean, aste honetan 14 eta 16 urte bitarteko frantsesak etorri dira hirira. Intxaurrondo eta Egia auzoetara irekia dagoen ikastetxea ezagutzeaz gain, hemengo familiekin egoteko eta Donostiako txokoak ezagutzeko aukera izaten ari dira. Udaletxean bertan, Leire Etcheverry eta Haizea Bergua ikasleek euren esperientzia partekatu dute beste partaideekin.
Frantzia eta Lauaizetako ikasleak, udaletxean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Azken batean, programaren helburuak dira frantsesko ikasleak motibatzea, euren gaitasun linguistikoa hobetzea, komunikazio estrategiak bereganatzea, eta beste bizimodu eta kultura bat ezagutzea. “Iazko ikasturtean egin enuen lehen elkartrukea eta arrakasta handia izan zuen: batetik, ikasleek maila akademikoak gora egin zuelako; eta, bestetik, euren arteko elkarbizitza oso aberasgarria izan zelako”, azaldu dute Lauaizetako irakasleek.