Protesta artean hasi dituzte erraustegiaren eraikuntza lanak
Hainbat lagun bildu dira goizean goizetik Mercabugati aurrean erraustegiaren aurkako protesta egiteko. Astelehenean abiatu zituzten Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak, baina gaur egin dute inaugurazio ofiziala, bertan izan da, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria.
Erraustegiaren lanak etetea lortu ez badu ere, mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela azaldu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Hori dela eta, maiatzaren 27rako mobilizazio deia egin dute.


